Grabaketa
Zatia
Beste gaiak
Laburpena
A10
Inauteriak: zakutzarrak, mutilek zakuak jantzi eta neskek bete eta josi egiten zituzten.
A12
Inauteriak lehenengo han hasi ziren egiten. Eskean ateratzen ziren gazteak, gosaldu eta musikarekin ateratzen ziren.
A17
Inauteriek eta sanferminek Gerra Zibila dela eta izan zuten etenaldia.
A18
Jai egunak eta Inauteriak.
A01
Bere buruaren aurkezpena egiten du. Inauteriak: koadrilak bi taldetan joaten dira bakoitza bere musikarekin bi lehenengo egunetan (igande eta astelehena) auzo desberdinetan barna, etxez-etxe. Desfilea ere badago mozorro eta hartzarekin herriari buelta ematen diona, bazkaldu bitartean. Gero, sagardantzariek beraien irteera ere badute arratsaldez.
A02
inauterietako janzkera: aunitz modu. Baina ez berezi bakarra.
A03
Eskera joatean eskatzen dena: arraultzak, txingarra, ogia, dirua eta tragua.
A04
Hartzaren papera desfilean (animaliaren gisara jendea izutu) eta desfileko beste mozorroak.
A03
Urtezahar egunean mutilak bakarrik, etxez-etxe eskean joaten ziren, Inauterietan bezala.
A01
Zubietako Inauteriak. Goizero puskak biltzera ateratzen dira joaldun pare bat eta musikaria, eta gero lortu dutenarekin gosaria egiten dute herriko ostatuan. Astelehenean joaldunak, karrozak eta mozorroak Iturenera joaten dira. Asteartean Iturengoak dira Zubietara doazenak bisita ordainduz. Zubitik sartzen dira eta herritik buelta ematen dute, plazan bukatzen dutelarik. Bertan gizon batek joaldun bakoitzari piperropil bat ematen dio. Gero herriko ostatuan salda eta arrautza egosi bana hartzen dute.
A07
Rafaelek Inauteritan zer egiten zuten kontatzen du.
Agurra eta eskerrak.
A05
Lutxik zahagia zer den azaltzen du: Inauterietako elementu bat da. Pertsonaia bat da, dantza bat ere baduena, beltzez margotzen da eta neskengana hurbiltzen da muxu eman nahian.
Agurra.
A04
Inauteriak: musika filarmonikoa edo akordeoi txiki batena zen eta puskak biltzera ateratzen ziren, gerrena eramaten zelarik txerrikiak bertan sartzeko. Erbitiarrak Orokietara joaten ziren eta alderantziz. Mutilak mozorrotu eta txatxutu egiten ziren. Azkenean herri artean istiluak egoten ziren.
A02
Inauteriak otsaileko lehenengo asteburuan izaten dira. Ostiral gauean afari batekin hasten da. Larunbat goizean denak elkarrekin gosaldu eta gero musikarekin eske joaten dira etxez-etxe, lortzen denarekin bazkaria egiteko. Aparte dauden baserrietara ere joaten dira.
A10
Inauterietako hiru egunak bi mutil nagusik antolatzen dituzte. Ostiral gauean afaria, larunbatean eskean ateratzen ziren eta gauean afari eta dantza zegoen eta igandean bukatu egiten ziren. Gehien bat mutilek hartzen zuten parte.
A13
Hausterre-egunean egurrak eramaten dira elizara eta erre egiten dira. Lehen Aste Santuko larunbatean egiten zen.
A20
Inauterietan herriko gazteek etxe bat alokatzen zuten eta hiru egunez egoten ziren han. Sukaldaria zuten et bertan bazkaldu eta afaltzen zuten. Bi ahari hiltzen zituzten eta haiek jan.
A04
Hausterre eguna: meza batekin ospatzen zen, besterik gabe.
A01
Labaien eta Doneztebeko Inauteriak. Janzkera, bazkariak, puska eske joan. Lehen hamasei-hamazazpi urtetatik gorakoek bakarrik ospatzen zuten. Labaienen neskek ez zuten parte hartzen. Orain eta lehengo giroak desberdinak dira. Lehen dena jai zen, orain astakeriaren bat ere egin ohi dute.
A01
Giroa erabat aldatu da. Orain jende gehiegi dago eta neskek ere parte hartzen dute, ez lehen bezala. Lehen mutilek bakarrik hartzen zuten parte eta neskek begiratu, afaria prestatu eta dantza pixka bat egiten zuten.
Pertsonaiak oraingo berdinak ziren. Baina lehen konfesatu egiten zen Miel Otxin.
Inauteriak galdu egin ziren eta berreskuratu zutenean "viva los mozos de Lantz" jarri zuten, baina urte hartan bakarrik. Orain nesken beharra dago ez baitago mutil nahikorik. Baina etxez-etxe bakarrik mutilak ibiltzen dira.
A03
Gerra baino lehen pare bat alditan egin zen baina Gerra denboran galdu egin zen.
Gerra ondoren, inguruko jendea ere hurbiltzen zen eta bertakoen senideak.
A05
Ziripotena egiteko handi xamar izan behar da trajea ongi betetzeko. Zaldiko izateko berriz, pertsona bizia izan behar, asko korrikatzen duena. Gainerakoak Txatxoak dira.
Hauek Miel Otxin hartzen dute. Hogeita hamar bat kilo pisatzen ditu.
Ferratzaile papera mutilzaharrek egiten dute.
A06
Lehen orain adina edaten zen baina ardoa hartzen zen.
Aurpegia tapatuta doaz lasaiago mugitzeko eta egiteko, baina hala ere asmatzen dute nor diren.
A09
Aste bat lehenago elkartzen dira Miel Otxin egiteko eta dena prestatzeko.
Julianek lehengo giroa nahiago du jende gutxiago zegoelako eta neskarik parte hartzen ez zutelako. Neskak ez dira mutilak bezain biziak.
Astelehena da egunik politena, herrikoentzako eguna.
Gazteari etxez-etxe ibiltzea da gehien gustatzen zaiona.
A08
inauteriek hiru egun irauten zuten. Laugarrrenean puskak eskatzen zituzten etxez-etxe afari bat egiteko. Neskek ezin zuten ezer egin.
Maiordomo mutilak zeuden bakarrik. Beraiek ziren antolatzaileak, beraiek eskatzen zuten musika eta ordaintzen zuten dena. Musika txistua zen.
A05
Mutilak eta mutikoak joaten ziren etxez-etxe. Urdaia, ogia, arrautzak, lukainkak, etab. ematen zieten.
Gerrena zeramaten ematen zietena jartzeko eta saski bat arrautzak sartzeko. Orain dirua biltzen dute.
A11
Inauterietan mutilek bakarrik hartzen zuten parte.
Jaietan dantzara joaten ziren eta apaizak uzten zien.
B05
inauterietan etxez-etxe joaten ziren eskatzen. Gerrena eta saskia eramaten zuten arrautzak sartzeko.
Abestia.
A03
Inauterietan, mutil koxkorrak etxez-etxe joaten ziren puskak biltzen. Baina duela urte asko ez dutela egiten. Oraingo gazteek ez dute ezagutu.
A05
Aritzun ez dira inauteriak ospatzen. Olaguera, Anueko herririk handienera, joaten dira. Han ez dago bertako dantza berezirik.
A05
Inauterietan etxez-etxe joaten ziren eskean "Inaute koxkote, txerri txar bat hil dute, txinger pixka bat eman digute" esanez.
A06
Lehen jendea ez zen Lantzeko Inauterietara joaten. Herrian ospatzen zuten Inauteria. Gizonak ibiltzen ziren etxeetatik puskak biltzen eta gero herriko tabernan afaria egiten zuten.
Emakumeek, berriz, ilunezkilekin batera etxera joan behar zuten.
Jaietan ere ordu santuan "hora santa", gaueko errosario orduan, etxean egon behar zuten.
(33.30") Baserriak.
A03
Inauterietan puskak biltzen zituzten eta mutilek bakarrik jaten zituzten gerrenean eginda. Sanmartinetan biltzen ziren puskak soinularientzat ziren. Inauterietan neskek puskak ematen zizkieten mutilei. Bazkalondoan txatxoak ateratzen ziren. Txatxoa, eta txatxutu zer den.
A11
Inauteriak. Inauteri-asteartez etxeetan ibiltzen ziren gauzak bilduz: arraultzak, lukainkak... gero ostatuan jaten zuten. Mutilak bakarrik ateratzen ziren, neskatoak ez, agian elkartzen ziren eta jokoan egoten ziren, baina ez zuten bestarik egiten. Mutikoak trapu zaharrekin beztitzen ziren.
A02
Faustinen amak ere bazekizkien dantza-iauziak.
inauterietan dantzariak galtza eta ator zuriz, espartinez, boneta gorriaz eta bizkarrean zinta koloredunez janzten ziren. Eskuan makil koloredun bat zeramaten. Bolant-dantza. Inauterietako pertsonaiak: zapurrak, jaun eta anderez jantzitako bi gizon, basandereak, hartza, errementariak.
inauteria zen dibertimendua egiteko garai bakarra. Herriko jaietan betiko dantzak dantzatzen ziren: baltsea, txotisa, mazurka, fandangoa eta koadrilak. Bukatzeko dantza-iauziak. Jaiak bukatzeko, hirugarren egunean, farandula egiten zen.
B06
Baigorriko inauteriak: kauserak. Ez zen besterik. Mutikoak etxez-txe ibiltzen ziren eta jateko gauzak biltzen zituzten afaltzeko. Mutikoak bakarrik ateratzen ziren, mutikoak eta neskak bi mundu ziren. Gauzak aldatu ziren gerra finitu zelarik.
B08
Neskek etxean pasatzen zituzten inauteriak. Kauserak egiten zituzten. Kauseren errezeta. Badaki beste jaki batzuk prestatzen (krepak), baina horiek ez ziren inauterietan jaten, inauterietan kauserak jateko usaia bazen. Neskak ez ziren ateratzen, gauza asko aldatu dira. Inauterietan astelehen eta asteartean bazen meza, haustez ere bazen meza. Bestela ez zen deus partikularrik inauterietan. Hauste eguna: hauts sortu gara eta hauts itzuliko gara.
B11
Inauteriak asteartean finitzen ziren, eta asteazkenean barur eta mehe hasten zen. Garizuma guztian barur zen eta astean bietan mehe: asteazkenetan eta ostiraletan. Barur: askaria arina zen, bol bat esne ogi pixka batekin. Mehe: ez zen haragirik jan behar. Penitentzia gisa egiten zen.
A08
Iholdiko inauteriak. Ez zen festa handirik egiten. Asteartean bildots merkatua egiten zen. Izugarri handia zen merkatua. Axuriak pisatzen urte asko pasatu ditu, axuri anitz pisatzen ziren, bildotsak orgetan ekartzen zituzten. Inauterietako merkatua usaian bezala zen, ez zen berezia. Astearte arratsaldetan, hamabost egunetik behin, emazte merkatua egiten zen, arraultzak eta gasna saltzen ziren. Inauterietako asteartea pausa eguna zen, garizuma hasten zelako. Merkatua gerraz geroztik galdu da. Inauteri asteartean emazteak etxean pausatzen ziren.
A10
Emazte merkatua. Iholdiko bildots merkatua Euskal Herriko handiena zen. Inauteri asteartea.
A04
Festak, inauteriekin hasten ziren. Inauteriak garizuman bukatzen ziren. Herriko gazteek dantzak ikasten zituzten. Mutxikoak.
A01
Aurkezpena: Kaxkarot izandakoa da Robert eta dantzaren inguruan aritzen dira.
Aita zapatagilea zen eta bera ere laborantzarekin batera horretan aritu da. Kontabilitatea ikasi zuen. Hamasei urte izan arte eman zuen eskolan, gerra zela eta utzi zuen arte. Ez zen gerran egon, izkutaturik egon zelako.
Aita ere dantzaria zen baina osabak erakutsi zien dantzan, aitak lanean bai baina dantzan ez ziela erakutsiko esan baitzien.
Gerra aurretik ere baziren dantzariak, Inauterietan dantzatzen zutenak. Etxez-etxe joaten ziren.
(12:50") "Bandelari" eta "agintariek" boneta gorria eta besteek txuria zeramaten. Arropa eta espartinak zuriak ziren, zinta gorriz hornituak.
"Kaxkarot" izena nondik datorren. Jadanik ez da izen hori erabiltzen bertako dantzariak izendatzeko.
Hamalau dantzari ziren eta musikariak ere baziren: atabala, baxua, pistona (balbula edo tronboia) eta klarinetea. Herriko orkestra zen eta beraiei prezio ona egiten zieten.
Jantziak nola lortzen zituzten.
inauterietan ateratzeaz gain, Baionara joan ziren dantzari jai batean. Bukatzean egin zen fandango txapelketa irabazi zuten.
Beste behin Inauterietan dantzan ikusi zituen gizon batek bere herrira eraman zituen jaietan.
(21:25") Fandango, arin-arin, kaxkarot martxa... dantzak ematen zituzten. Jauziak ez zituzten egiten jendeari ez zitzaielako asko gustatzen eta ez zegoen ohiturarik.
Orduan neskek ez zuten dantzatzen. Beranduago hasi ziren.
Gero bestelako dantzak ikasi zituen. Ohitura duenak beste dantzak ere erraz ikasten ditu.
A02
Igandero egiten zuten festa. Udan herrietako jaietan ibiltzen ziren dantzan.
inauterietan sei behi askatzen zituzten eta tabernetan ere sartzen ziren. Zaurituak ere izan ziren.
Jaiak desberdinak dira: ongi dantzatu behar zen, ardoa edaten zen, kantatu egiten zen...
Kantu zaharrak abesten zituzten. Oraingo gazteek ia ez dakizkite kanta haiek.
Zapatak egiten ari zirelarik ere, aita-semeek abestu ohi zuten.
Bizitzeko modua goxoagoa zen lehen orain baino. Herrietan jende gehiago zegoen.
A05
(31:15") Bere haurtzaroan Baigorrin Inauteriak egiten ziren. Gazteak mozorratu egiten ziren, batzuetan ezagutu ere ez zituzten egiten. Beraiek ez ziren mozorratzen, haurrak ziren. Karrozak ere baziren, behiek tiratuta. Gainean gazteak joaten ziren mozorratuta. Musika ere bazegoen, baina armonikak eta akordeoiak ziren, ez orain bezala. Neskek ezin zuten dantzan egin, baina zenbait mozorratu egiten ziren eta dantzatzen ziren.
Etxez-etxe ibiltzen ziren musikarekin eske. Gero denek elkarrekin jaten zuten. Inauteriko asteartean egiten zen.
Mozorroak egiteaz gain, hauek erosteko aukera ere bazegoen.
A06
Eske joaten ziren: "azeriak" arrautzak biltzen zituen etxeetan eske joaten zirenean. Oraindik ibiltzen dira eskean eta gero afaria egiten dute.
Kontakizuna: apaizak elizan ere abestu beharko luketeela esatean erantzun ziotena.
Maskak aurpegia tapaturik edo itsusi jantzita ateratzen ziren.
A04
Bolant dantza eta maskak egiten ziren Inauterietan. Aurpegia tapaturik, batzuk emakumez jantzirik eta besteak animaliz. Bi "bandelari" eta bi "gorri" zeuden ere.
Orain Pazkotan egiten dira Bolantak.
Gerratik bueltatu eta gero aritu zen bera dantzan, "gorri" eta "bolante" bezala.
"Zapurrak": aizkorekin bolanteen aurrean joaten dira; "zaldikoak"; "giganteak".
"Atso eta tupinak": bat emakumez jantzirik eta bestea larru bat bizkarrean eta kasketa bat elorriz betea doaz. Plazan txapela kendu egin behar zaio.
(19.12") Nola egiten zuten plazan txapela lortzeko ikuskizuna. Lehenengo dantzariak aritzen dira eta gero danborraren errepikaz adierazten da noiz hasten den joko zati hau.
A06
Egunez bertsoak eta asto-jokoa izaten ziren.
(30.30") Bertsoak.
(38.50") Inauteriko asteartean maskak egiten ziren. Astelehenean puxkak biltzen zituzten gazteek. Asteartean antzerki moduan egiten zuten baserriko lanen antzezpen irrigarria.
Bera txikia zenetik herrian badago Inauteriak ospatzeko ohitura.
A08
inauterietan etxe batzuetan txerria hiltzen zuten. Oso ongi bazkaltzen zuten. Musikarekin dantzan eta kantuketan ibiltzen ziren.
Agurra.
A01
Aurkezpena: Gerra aurreko Inauteriak. Mutil gazteentzat asko gozatzeko momentua.
(02:30") Mozorratu egiten ziren eta akordeoi batekin asto baten gainean jarrita etxez-etxe joaten ziren puxkak biltzen gero afaria egin ahal izateko.
Bere adineko neskak beraiek ezagutzen saiatzen ziren eta irri egiten zieten.
Astoarekin sartzen zen etxeetan.
(06:25") Mutilak ziren jaia egiten zutenak, neska gazteek ez zuten parte hartzen. Neskak sukaldean kauserak egiten zituzten. Errezeta.
(09:30") Orduan jaunartzea egin eta gazte asko joaten ziren neskame edo morroi lanera. Etxean gelditzen zirenak ere, oraingoa ez bezalako modu ezberdinean dibertitzen ziren: mezak, bezperak, serorenean josten...
Mutilak pilotan aritzen ziren eta zazpietan etxean egon behar zuten.
inauteriak asteartean bukatzen ziren. Hausterre-egunean baraua hasten zen garizuma osorako.
A05
inauterietan kaleetan zehar zihoazen, etxeetan sartuz, eta zerbait eman ziezaieten. Bazeramaten burdinezko gerren bat txulentzat. Neskak atzetik joaten ziren. Mozorrotu egiten ziren etxean zeukatenarekin, ezin zituztelarik ezagutu. Neskak ez ziren mozorrotzen. Garizumaren araberakoa da Inauterien data. Asteartean herriko etxean egiten zuten bazkaria denek. Asteazkenean dantzaldia zuten. Baina apaizak kexatu ziren, garizuma sartuta zegoela eta ezin zela dantzarik egin. Dirurik bazegoen, bazkaltzeko zerbait berezirik erosten zen.
B01
Egun horietan egiten zuen eguraldiari buruz hasten dira hitz egiten.
inauteriak izan dira eta Reginak jende asko izan du etxean. Herria ere jendez gainezka zegoen.
B02
inauterietan aste osoa egoten ziren jaietan. Etxez-etxe joaten ziren puskak biltzen: lukainka eta arrautzak biltzen zituzten.
A06
Inauterietan gizonak eske joaten ziren eta txerrikiak ematen zizkieten. Gitarra eta akordeoiaren musikarekin asko egiten zuten dantza.
A02
Inauteriak Francoren garaian galaraziak izan ziren, hala ere ospatzen ziren. Bi mozorro mota ziren, zuriak eta beltzak. Zuriak etxez-etxe pusken bila joaten ziren akordeoiarekin, horiek onak ziren. Beltzek joareak zituzten eta haurrak beldurtzen zituzten. Gizonezkoak bakarrik mozorrotzen ziren.
A03
Hamabi eta hamasei edo hamazazpi urte bitarteko mutikoak mozorrotzen ziren eta etxez-etxe ibiltzen ziren puskak biltzen. Inauteriak jaiak baino hobeak ziren. Gaur egun berreskuratu nahi dituzte, baina ezberdina da orain gazteek kotxeak dituztelako eta lehen ez ziren herritik mugitzen.
A01
Inauteriak. Mozorroak trikitixarekin eskolan izan dira, eta haurrak etxez etxe puska bila ibili dira. Igandean aizkora proba izan zen. mozorro guztiak oso politak ziren. Igandean herri bazkaria egin zuten, bertsolariekin, eta apustuak eta zozketak egin zituzten.
A05
Etxebertzeko bordan igande arratsaldeetan osabak akordeoia jotzen zuen. Bertsotan ere aritzen ziren. Inauteriak ospatzen zituzten igandetik errauste asteazkeneko arratsaldera arte.
A18
Inauterietan etxez-etxe ibiltzen dira eskean. Orain lehen baino gehiago ospatzen dira.
A09
Inauteriak: mazkak, bolanteak. Bolanta dantza eta Jauzi dantza mutilenak ziren. Orain mutil eta neskek egiten dituzte. Orduan dantzatzen zuten mutilen arrebak ere joaten ziren autobusean janzten laguntzeko.
A22
inauterietan mutil txikiak atez-ate joaten ziren "Garait eta garait, txinger pixket emanez nahi".
Handiak ere ateratzen ziren.
Zenbaitetan andrez janzten ziren gizonezkoak.
A10
Inauterietan gazteek merienda biltzen zuten baina ez zegoen mozorrorik ezta maskararik ere.
Urdaia, lukainka eta arrautzak ematen zitzaizkien.
Gazteen elkarte bat bazegoen eta maiordomoa aukeratzen zuten. Honen etxean egiten zen gero merendua.
A07
Inauterietan limosna biltzen zuten mutilek. Gero jendea gutxituz joan zen eta ia ez da limosnarik biltzen.
A01
Bera antropologoa da eta hauek Inauterien inguruan ari dira ikertzen. Lan zaila da herri bakoitzak bere pertsonaia bereziak baititu. Euskal Herriko hirietan ohiturak asko galdu dira. Baina Inauteria Europako herrialdeetan orokorra izan dela esan beharra dago.
Garizumaren aintzindari baino, lurrarekin lotuta dagoen ohitura gisa ulertzen du berak Inauteria. "inauteri" eta "aratuste" hitz bikote bat da. Garai honetako berezitasuna inaustea da. Bestalde, mozorro eta zomorro hitz parea, disfraza ez ezik "intsektizatu" ere bada. Gazteak mozorrotuta joaten dira baserriz-baserri gabonsaria jasotzera eta kasu honetan, gabonsaria "diezmo" edo hamarra da. Honekin arao bat egiten dute: udan ez da zomorrorik etorriko otsailean bere gabonsaria jaso dute eta. Gizarteak ardurak plazaratu zituen. Gaur egun festa izugarria bezala ikusten bada ere, ardoak eta alkoholak zentzu konjuratorioa zuten. Mozorroak beti hiltzen ziren alkoholaren barruan eta, beraz, izurriteak ekiditzeko asmoz ardoa edaten zuten.
Eltxoak eta matxinsaltoak Europa osoan zehar intsektu arketipoak izan dira. Batetik, matxinsaltoen izurriteak oso txarrak zirelako eta bestetik, eltxoek malaria ekartzen zutelako. Gaur egun Alemanian ere badago "tribunal de la peste" delakoa.
Erraldoiak gosearen irudia dira, bere sabela betezina baita.
Zenbait dantza ere badira, inausi zentzua dutenak, hala nola, jorrai dantza.
Beraz, garai batean lanarekin lotura zuten ohiturak ziren. Esan beharra dago bestalde, sinesmenekin nahastu egiten zirela gero.
Ituren eta Zubietako pertsonaiek eskuetan zaldi-isats eta joareak eramaten dituzte. Tresna hauek animaliek intsektuen kontra erabiltzen dituzte.
Kristautasunean, Belzebuk duen esanahi etimologikoa "eulien nagusia" (seņor de las moscas) da, hau da, Deabrua euliekin lotuta dago.
(13:16") Hartza: beti ateratzen da otsailean, neguaren bukaera eta udaberriaren hasieraren irudia da. Bere inguruan beti datoz ijitoak. Hau ere, oso elementu zaharra da.
Kontzilioek Inauterien kontra egin bazuten ere, herriek bere ohiturak mantendu zituzten. Gauzak aldatu baziren ere, ideia batzuk oso argi mantendu zituzten: maskarak, errain behar, zaldikoak (Europa osoan), mairuak, judutar edo ijitoak. Hauek lirateke Inauterietako mozorrorik garrantzitsuenak.
Otsaileko Inauteriekin simetrikoki Donibaneko jaiak daude. Gizartea Inauterietan mozorrotu (intsektizatu) egiten da eta Donibane bezperan suan intsektuak erretzen dira. Bi festa hauek konplementatu egiten dira.
inauteriak ilberriarekin batera mugitzen dira egutegian.
Liburuki bat plazaratuko du.
(19:10") Agurra.
A03
inauterien inguruan.
Zuberoako maskaradako pertsonaiak: txerreroa, katua, zaldia, kantinersa, zamaltzaina.
Nafarroako Lantzeko pertsonaiak: Miel Otxin, zaldikoak, ziripot.
Ituren eta Zubietako Inauteriak: zanpatzarrak.
Pertsonaia bakoitzak bere karakterizazio berezia du eta denak dantzari onak izaten dira.