Grabaketa
Zatia
Beste gaiak
Laburpena
A13
Lesaka asko aldatu da. Emakumeek saskia buruan zeramaten, jendeak kalean solas egiten zuen, ez ziren haserretzen, elkartasun gehiago zegoen.
A02
Aita emakume ezkongabe baten semea zen eta beste etxe batean hazi zen. Mutil eta neska bat eraman zituzten etxera eta azkenean biak ezkondu ziren (bere gurasoak izan zirenak). Abizena apaizak jarri zien.
Beraietako bat ere ama ezkongabe baten alaba zen eta hamasei urte zituela ezkondu zen bere etxean morroi zegoenarekin.
A03
Behiak zaintzen egon ohi zen. Gerra-garaian ere bai.
Gero artzaintsa ere aritu zen.
A05
Ahizpak ileapaindegia jarri zuen eta Tolosara joan zen berari laguntzera. Beste ahizpak taberna zuen eta bertan eman zituen gero hamaika urte.
Gerraren ondoren uholdeak egon ziren Tolosan eta abereak ere eraman zituen.
Bizi izan direneko etxeak.
A06
Jendeak herria uzten zuen, baina orain badaude berriz ere zenbait bikote gazte. Herriko egoera eta lasaitasunaz hitz egiten du. Agurra.
B1
Mendi ateraldiak: duela hiru-lau urte hasi ziren. Hasieran Basaburuko aste kulturaleko azken igandean bakarrik joaten ziren. Gero hasi ziren sarriago joaten. Egin dituzten zenbait ibilaldi.
Basaburua, Imotz, Bizkarreta-Gerendiain eta Irurtzun aldeko jendea biltzen dira, hamahiru lagun.
Hurrengo asteburuan elurretara joan behar dute, eskiatzera. Arettera joango dira. Denek ez dakite eskiatzen. Bera duela hamahiru urte hasi zen eskiatzen. Geroz eta jende gehiago joaten da.
Batzuek badute ekipoa baina beste batzuek alokatu egingo dute. Autoz joango dira.
A01
Olague kanpotik doan errepidearen zatia ireki dute eta herritik ia ez da inor pasatzen. Errepide berritik pasatu den lehenengo autoa.
B1
Semea preso politikoa da. Bera Igoakoa da baina Burlatan bizi da aspaldi.
Semeak zortzi urte daramatza kartzelan. Gose greban dago, hemeretzi egun daramatza. Nola dagoen.
Kanpotik laguntza gehiago egon beharko litzateke.
Manifestaldia.
Preso politiko baten aitaren eskaera.
Eskerrak eta agurra.
A04
Olaguekoekin istiluak izaten zituzten.
A08
Garai haietan jendea gehiago mugitzen zen herri batetik bestera. Pilota partiduak, jaiak eta musika zegoen tokira joaten ziren. Oinez joaten ziren txirrindulak hasi arte.
Lanzkoek sudur-luze fama dute.
A09
Bere aita herriko eta ibarreko alkatea zen. Behor gainean ibiltzen zen, Jauntsaratsera bileretara joan behar zuenean.
A10
Basaburu Nagusia eta Basaburu Txikiko herriak.
A20
Gurasoek kontaturiko konturik badakien.
B02
Bere ama Berueten jaio zen. Amaren eta bere familiaren izen abizenak.
B03
Txikiak zirenean gurasoak ez ziren kontuak kontatzen aritzen. Eta amak kontatzen bazituen ere ez ditu berak kontatuko.
Ikertzailearen aitaren adina, bere ama non dagoen ...
B11
Mariak beste emakume batekin zenbait jenderi buruz hitz egiten du. Aspaldiko ezagunak nola dauden eta haien osasunaren inguruan dihardute.
B13
Berriz ere jende gehiagori buruz hitz egiten dute.
Gizon bat ere sartzen da pixka batean elkarrizketan.
Nonbaitera joan zen eta aste osoan eguraldi txarra egin omen zuen.
Beste zenbait pertsonari buruz aritzen dira.
B14
Gaztetan ongi egon eta horrela gelditu beharko ginateke.
Denbora bateko dantzaldiak. Berrogeita hamar baino gehiago egoten ziren dantzan. Denbora hartan ez zutela atera behar uste zuten.
B15
"Jainkoak estutzen du baina ez du itotzen" esaeraren inguruan aritzen da María gizonarekin. Jainkoak laguntzen al du?
B16
Erretzearen kontuaz adarra jotzen diote elkarri Mariak eta gizonak.
A03
Hil zen emakume baten familia. Bi emakume Burlatan egon ziren.
A04
Belarra sartu ote duten.
(05.40") Ospitalean egon zen gizon batek azkenean minbizia zuen. Ez du semerik. Azken aldiz bere etxean noiz egon zen ateratzen dituzte kontuak, duela hamar bat urte.
A05
Orain izeba Juanari buruz ari dira. Sanferminetarako etorri omen zen eta eguraldiaz, neguan hotz eta udan beroegi egiten duela zioen. Bere seme alaben adina.
A07
Santiago bere kintoa zena aurten hil da. Bere alaba bat minbiziaz hil zen Ameriketan. Bere familiari buruz.
Santiago bi ankak mozteko zorian egon zen, bakarra izan zen azkenean.
Saturnino kontrabandoan aritu zen, berak lan egin eta Santiagorentzat dirua. Koinatuak ziren. Santiagok kotxea bazuen, garai hartan kotxea zeukana jauna zen.
Santiagoren alaba bat gizon alargun batekin ezkondu zen. Berak irabaziekin alaba erosi egin zion.
B01
Santiagok esaten zuen bere etxea bere arreba batentzat izango zela. Berak bazuen dirua eta erresidentzia batera joango zela.
B03
Erresidentzia batera joan nahi duela esan eta momentua ailegatzerakoan nahi ez duen Mariari buruz.
B05
Inguruan dagoen leize bat atera da telebistan. Handiagoa egin omen dute, egiten dituzten astakeriak.
B06
Tranpako Julia Auzan bizi da. Seme eta alaba bat ezkonduak ditu.
B07
Gazta eta ardoa hartzen ari dira eta horren inguruan zenbait esaldi.
Ezkontza bati buruz zerbait.
B08
Martina erresidentziara ikustera joan zenean nola ikusi zuen. Espero zuena baina denbora gutxiago egon zen han. Adin berbera dute, laurogeita bi urte.
Lehenago ez zuen inoiz bere adinik esaten, beti hogeita hamar zituen.
Martinak Migelek ilobentzat egindakoa kontatu zion.
A01
Orreagak bidaiaren bat egin zuen norbaiti buruz zerbait kontatzen ari da.
B12
Bere garaian beste bi neska zeuden herrian. Bera baino lehen joan ziren Leitzara lanera.
Herriko guztiak, neska eta mutilak, ibiltzen ziren elkarrekin, beraz neskak ez ziren lagunminak izaten. Lagunak bai, baina ez lagunminak. Baziren beste neska gazteagoak eta beraiekin ibiltzen zen besteak joan zirenean, mutilez gain.
Anaiak gazte gaztetatik bazuen neskalaguna eta berak ikusten zuen ezkondu egingo zela eta orduan zer egingo zuen berak han? Ikasten hain gustoko zuen arren, alabarik gazteena zen eta ez zioten herritik alde egiten uzten. Hogei urtez egon zen herrian, eta joan zenean egin zuen negar, ez zela gehiago itzuliko baitzekien.
A09
Orreagaren irakasle lana.
Itsasoko ikasleak.
Jendea Iruñera joaten da.
A12
Mezkirizko taberna kendu zuten baina gazteek elkartea konpondu zuten eta oso ongi dago.
Itsason jadanik ez dago eskolarik, Jauntsaratsera joaten dira haurrak ibar guztitik.
B01
Irurtzun eta Ultzamatik Iruñera dagoen distantzia.
B04
Berak lan handia egin du, baina dirua ere lortu du. Beraz, orain gozatzeko denbora da.
B07
Pentsu asko erabiltzen dute eta dirua gastatzen da horretan.
Kanpoan jatea garestia da.
Behiak jeiztea gaueko hamarretan bukatzen dute. Hiruren bat makina dute etxe bakoitzean.
Berak zituen behi guztiak saldu egin zituen operatu zutenean.
Autoz ibiltzen zen bera aziendekin. Orain lokartu egiten da autoan. Istripu bat izan zuen.
A3
Jenovia Oskotzi buruz hitz egiten dute. Grabaketa egin zion eta haria, ohe gainekoak eta artilezko xalak nola egiten dituen erakutsi zien.
Bakarrik bizi da.
B5
Zigarroak erretzeaz ari zirela, emakumea zein ongi dagoen esatera pasatzen da.
Bartzelonari (han bizi da) buruzko iritzia. Garraiobideak. Adineko jendearentzat dena debalde da han.
Laurogeita hiru urte ditu, Abenduaren zortzian egingo ditu laurogeita lau urteak.
Medikuak gazte bailitzan dagoela esan zion.
Erretzea zer zen ez zekiten lehen. Bere familiako nork erretzen duen.
Zer egiten duten bere ilobek, ikasketak eta lanak.
A7
Lehen Arraratsen zeuden gazteak eta beste zenbait kontu.
A9
Maistra Iruñekoa zen.
B4
Berak orain nahiago du hirian bizi herrian ez baita ia inor bizi.
Ezkontzen den neska baten kontua.
B7
Kaleak berritu dituzte baina berari ez zaio gustatzen nola gelditu diren. Garbiagoak dira baina irrist egitea oso erraza da orain, ezin da jaitsi zapatekin.
A1
Mutil gazteak.
Beraiek hamalau senide ziren.
Bere lehengusua Labaienen zen mediku. Bat-batean hil zen. Bere mezan, komunioan euskaraz abestu zuten.
A6
Mutilak hogeita hamazazpi urte ditu eta Mariak adarra jotzen dio gaztetasuna pasatzen ari zaiola eta gehienek bezala bukatuko duela esanez.
Beste pertsona batzuei buruz ari dira.
A8
Erregimena jarri zion medikuak norbaiti. Asko gustatzen omen zitzaion gazta jatea.
A9
Bere lehengusu medikuaren hileta. Jendez gainezka zegoen, polizia eta dena egon zen antolatzen.
Komunioko zatian euskaraz abestu zuten.
Bihotzekoak emanda hil zen. Bere anaia ere horrela hil zen.
Bere familiari buruz hitz egiten dute.
B3
Zenbait jenderi buruz hitz egiten dute.
B6
Pisu batean bizi diren batzuei buruz hitz egiten dute.
A7
Leon aldean saldu diren behi askok izan duten beste gaixotasun bat.
A01
Orreagak Itsason egon zenean elkartera joan zela kontatzen dio Victorianori.
A02
"Orreaga" izenaren inguruan.
A03
Taberna jarri zuten mutilei buruz.
A09
Orreagaren bizitza pertsonalari buruz.
Arkitektuen inguruan. Orain igeltseroek arkitektoek baino diru gehiago dute.
B01
Beste lagun batzuei buruz.
B03
Beste emakume bati buruz: ez dago oso sano burutik.
Adina.
B05
Semea lanean ari zen eta erremolkea apurtu zaio.
(Gizona errosariora doa)
A01
Nor eta norekin aritzen diren euskaraz.
Etxean erdaraz hitz egiteko ohitura zuen familia bati buruz.
A09
Apaizari buruz ari dira. Haren familia eta kontuak.
Itsasoko Errandonea familia. Emakume kolonbiarra.
A11
Etxea eta herriari buruz.
Zaldi bat hil zen izurritea zela eta.
A02
Berueten beste grabaketa bat egin zuen. Etxe hartako jendea eta bere etxeei buruz.
A03
Hamar urterekin Alkotzera joan zen osaba batzuekin eta gero Lizason bizi izan zen.
Alkozko emakume bati buruz: ez die seme-alabei euskaraz erakutsi.
A06
Bere seme-alabak.
Alabetako bat musika irakaslea da.
A08
Zenbait pertsonari buruz.
A06
Gerendiaingo egoitzako disziplinari buruz: gogor xamarra omen da.
A01
Euskara eta grabaketen inguruan.
A02
Mezkiritz eta Aurizberriri buruz.
A04
Herrian ospatutako ezkontza bati buruz.
A02
Denek ezagutzen duten zenbait jenderi buruz aritzen dira.
Aurkezpenak egin eta bere seme-alaben lanbideak esaten dizkiote.
Berritzen ari diren etxe bat ikustera sartzen dira. Labea, eskailerak, sukaldea, gelak ... ikusten dituzte.
A03
Morroia zen bati buruz hitz egiten dute.
Bere etxea erakusten diote: leku asko dute, altzariak.
Nola konpondu zuten etxea.
A05
Baten semeak Iraizotzen egin du etxe bat beraren eta bere andrearen lan tokien bide erdian.
A06
Bisitatzera joateko esaten diote.
Bere alaba irakasleak asko bidaiatzen du. Altsasuko ikastolan egiten du lan.
A01
Bilobak emakumeei buruz hitz egiten du, oso langileak direla esanez.
Behiak.
Beste batek izan zuen istripua.
B01
Beraien arteko aurkezpena.
Lanean ibili dira beti, ez dute ikasi.
Adina.
Beraietako bat apezarekin (Emilio Goldarazena) egon zen urte askoz.
Gazteena kalera ateratzen da, bestea normalean ez. Meza telebistan ikusten du eta etxera etortzen zaio apaiza komunioa hartzeko.
B04
Bere bilobei buruz ari dira. Etxean denek hitz egiten dute euskaraz.
Orain gazteak desberdinak dira. Beraiek ez ziren eskolara joan, baina irakurtzen badakite.
B06
Josu biloba sartu eta berari buruz eta berarekin aritzen dira.
Arantzara joaten da eskolara eta euskaraz oso ongi egiten du.
Zortzi urte ditu eta guraso biak euskaldunak ditu.
A01
Etengabe esaten du berak ez dakiela euskaraz.
Euskaldunak diren beste zenbaiti buruz.
Senarra hil zitzaion duela bi urte eta erresidentziara eraman zuen Don Jose Mariak.
Badago Ultzamako beste emakume bat baina ez du Orreagarekin hitz egin nahi.
Orreagaren grabaketen inguruan eta Ultzamako zein euskaldunekin hitz egin dezakeen.
Gerendiaingo erresidentzian aurkituko du Ultzamako jendea.
A01
Engraziaren seme-alaben eskola adineko jendeari buruz, Orreagak ezagutuko dituelakoan.
A07
Bertako apaizari buruz ari dira. Zenbait herritarako berdin dago.
Herriko klausurako komentua.
A02
Orain dauden etxeari eta Gerendiaini buruz aritzen dira: gustura daudela, herria gustatzen zaiela. Bertan daramatzaten urteak.
B07
Errokan ez dira inoiz aritu. Gazta egiten ordea, batzuek badakite. Gazta nola egin eta gatzagia hitza azaltzen dute.
Tripotak hitzaren azalpena. Ardien tripekin egiten dira eta nola egin ere esaten dute.
A01
Bera Itsason jaio eta bertan bizi izan da duela hamabi urte arte. Orain Atarrabian bizi da alaba batekin, baina erdaraz gutxi daki.
Bere semearen haurrek badakite euskaraz, baina amak gutxi.
Berak ama txikitan galdu zuen.
A04
Orreagaren grabaketen inguruan.
A05
Nahiago du herrian bizi Atarrabian baino, azken honetan auto asko dago eta arriskutsuagoa da.
Adina. Jateko gogoa izanik bere adinarekin ere ongi egon daiteke.
A09
Eskolan beti maisu erdalduna izaten zuten.
Ultzamako euskaldun asko dago Atarrabian eta beraiekin hitz egiten du.
B07
Itsasoko jaiak Santa Kruzetan dira, irailaren 14ean.
A01
Bere seme-alabei buruz hitz egiten du. Bi Iruñean bizi dira.
B04
Maizter eta etxeei buruzko kontuak.
Osasun kontuak.
A01
Lagun batzuei buruz hitz egiten dute.
Zer dela eta joan da Orreaga Muskitzera.
A04
Emakumeetako bati begi operazio bat egin zioten. Gaur egon da berriz Hendaian medikuarenean.
A05
Herrian bi etxek bakarrik dituzte aziendak. Berak sei seme-alaba ditu baina denak bizi dira kanpoan.
Bere etxeko azpiko aldean eskola dago.
B03
Bere ilobei buruz. Herria asko gustatzen zaie.
Familiari buruz zenbait kontu: arraindegia, ikasketak eta gorabeherak.
B05
Ez dakite ongi irakurtzen eta zenbatzen eta zaila egiten zaizkie gauza batzuk. Baina horrek ez du esan nahi burua gaizki dutenik.
Behin egon zen urte bat burua galdurik: azken alaba izan eta gero bederatzi hilabete eta erdi egon zen etzanda.
A07
Gaur egun oso desberdina da. Gaizki dabiltzanak ere badaude, baina ez dago horrenbeste arazo jateko. Pisuen arazoa.
Zergatik ez ziren ezkondu. Ezkondutakoek lan egin eta miseria besterik ez zuten. Beraiek ezkongabeak dira eta ongi bizi dira.
B03
Anue ibarreko zazpi herriak. Olaguen biltzen zen ibarreko jendea.
Hamazazpi urtetan sartu zen mutiletan. Hirugarren eta laugarren egunetan oilo bila joaten ziren eta neska batek ematen zion. Beraiek ordaintzen zuten musika.
B04
Ultzaman beti izan da diru asko eta etxe handiak. Orduan ez zegoen hainbeste diru, orain aldiz, bai. Ostizkoek arro hotsa izan dute beti.
A04
Eguraldiari buruz ari dira heldu berri den beste batekin. Euria nola esaten duten.
A08
Erripakoei "kokoak" deitzen zieten.
Beruete eta Basaburuakoek asto fama zuten.
B02
Garbitzea emakumeen lana da.
Gabon egunean txerria hiltzen zuten eta bizilagunak etortzen ziren lagundu eta afaltzera.
B02
Erresidentzia eta momentuan dagoen musikari buruz hitz egiten dute. Erresidentziako berriketa.
B03
Sanferminetara joaten ziren.
B05
Emakume bati buruz hitz egiten dute.
Egiten duten paseoa. Afaria eta gerokoa erresidentzian.
Erresidentzian daramaten denbora.
Zertaz ezagutzen duen Orreagaren osaba.
Erresidentzian zahartzaroa eta ongi zainduta daude.
B06
Beraien izen eta adinak.
A04
Beste kantak: kordan (gaztelaniaz) jolastean.
B07
Gogoratu behar dituzten hitzak.
Zenbait esaera eta ohitura.
A02
Berueteko gizon bati buruz hitz egiten dute.
Berueteko jendearekin zuten harremana.
A10
Landare bati buruz ari dira. Udaberrian hartzen zen odola mehetzeko. Orain ia ez dago.
A12
Etxe eta borden kontra egoten da, estalpe bat bezala. Kurtxinberoa
B05
Nafar Gobernuak opariak bidaltzen dizkie.
Erresidentziara joaten da Espainiako akordeoi jolerik onena.
B10
Maistra ibili zen neska bati buruz ari dira.
A5
Okindegi batean egin zuen lan lehenengo. Denda hura saldu egin zuten Donostiako bati eta zerrategi bat egin zuen. Nagusi berak ganadutegia ere jarri zuen.
A04
Gibela eta aitzin eta atze eta aurre non esaten duten.
B02
Alkotzen izan zuten jubilatuen jaia. Meza, bazkaria eta dantzaldia.
A07
Iazko Aste Santuko asteartean etxean lapurtu zioten. Eta aurten egun berean, ospitalera eraman behar izan zuten hemorragia bat zela eta.
A01
Etxean berak euskaraz egiten du dena, baina haurrek ez dute ia ikasten.
Ahaideak ditu Lintzoainen eta Bizkarreta-Gerendiainen eta jaietara joaten zen. Oinez joan izan zen behin baino gehiagotan, bakarrik ere bai.
A02
Herriko eliza konpontzen ari dira.
A04
Bera ezkongabea da eta bere arreba eta anaiarekin ezkondutako koinatarekin bizi da. Lan handia dute behiekin.
Barrendegiak.
A05
Inguruko etxe eta jendeari buruz ari dira.
A12
Anaiak hiru tronbosi izan zituen buruan, baina ongi dago.
Apaizarekin ere euskaraz hitz egiten dute.
A14
Batzuen eta besteen euskararen inguruan. Apaiza ere euskalduna da, Iraizozkoa da.
Lehen orain baino lan gehiago egiten zen. Herrian ez dago umerik.
Egozkuen galduta dago euskara. Iragin oraindik ere hitz egiten dute euskaraz.
B06
Lehen ez zuten ez urik ezta argirik ere.
B08
Eztainu-belarra, "kurtxila"("kaskilak", "nunu", kukulu, "suge mahatsa"("suge aza"(?).
Piztiak, ehiztariak, "pututxe"(erbinudea, zapoa, "lutriak"(aingirak, ardi borruak.
Solibak, pilareak, frailea, lutozuloak.
"Pantxotea", "puxika", Jainkoaren oiloa (ipurtargia), zintz egin, esku oihala, oilagor, iztupa.
B11
Lehen apaiza, maisu eta medikuei eman behar zitzaizkien gauzak. Berezko etxea zutenek ematen zieten, maizterrek ez.
B13
Txerri hilketa bi etxetan egiten da bakarrik. Orain txekorrak hiltzen dira.
A01
San Lazaro bezperan beltzez janzten ziren.
A07
Belateko Ama Birjina.
Aste Santuko eguraldia.
A11
Guraizeei nola esaten dieten leku desberdinetan: bertan piruxak esaten diete.
B04
Erresidentziaz eta gizonekiko emakume kopuru proportzioaz hitz egiten dute.
B10
Zenbait jendek euskaraz dakiten ala ez hitz egiten dute.
A02
Bartzelonan egon zen soldadu eta hiria polita bada ere, ez litzateke han biziko. Hogeita hamalau hilabetez egon zen. Tarte horretan besteek egiten zituzten etxeko lanak.
Semeei ez die euskaraz irakatsi, baina ez dio penarik ematen.
A03
Ardaitzera joaten ziren askotan. Ardaizko etxeen izenak. Zortzi pertsona bakarrik bizi dira han.
Urnizan ez da inor bizi orain. Urnizako etxea ez zen berea, maizterrak ziren.
B03
Patatak bazituzten. Gero Gobernuari saldu zioten.
B04
Ardaitz, Urniza, Gurbizar eta Larraingoan bizi den edo ez den jendea eta dauden etxeei buruz.
B07
Beraiek badituzte behiak, eta semeek eramaten dituzte.
B08
Handik Burlatara hiru ordu daude mendiz.
Lehen kontrabando asko egiten zen han.
A04
Jaiek lau egun irauten dute. Baina herrian gazte gutxi dago orain.
Herriko zenbait jenderi buruz.
Corpus Christi egunean bi bikote mendiz joaten ziren Frantziara. Han dantzan aritzen ziren.
Beti erre du, gutxienez pakete bat egunean.
B03
Mezkiritz ezagutzen du baina ez bertako jendea.
Ipete mendian uzten ziren behiak jaien aurreko egunean.
Herriko etxalde eta zenbait jenderi buruz. Ameriketan dagoen bati buruz.
Bikote bat ezkondu eta izan zituzten seme ahulei buruz. Ahaideen arteko ezkontzak.
B01
Ogia etxean egiten zen zortzi egunetan behin.
Orain herrian jende gutxi bizi da eta zaharrak dira. Bertako batzuei buruz.
B03
Berak ardia hil ez badu ere, tokatu zaio konpontzea.
B05
Gauza arraro eta sorginkeria kontu bitxirik ez du herrian gertatu denik entzun.
Gerra garaian makiak oihanean ikusi omen zituzten baina herritik ez ziren pasatu.
Samaniego medikua joaten zen herrira.
Bere anaiak Iruñean jaio ziren bere ama gaixorik egon zenez ospitalera eraman zuten. Lehen ume asko hiltzen ziren.
B08
Mendia eta oihana hitzen ñabardurak.
Eskaratzea, leihoa.
Alabaren lana.
Ahaide euskaldun batzuei buruz.
Kalean euskara entzuten dutenean bueltatu egiten dira.
A01
Bera eta bere familiaren aurkezpena, gurasoak eta senideak.
Etxean asko ziren eta lanera atera behar izan zuten. Bera Aritzun bederatzi urte zerbitzen egon eta gero Burlatara ezkondu zen.
A07
Herrian bizitzea gustatuko litzaioke bere familia bertan bizi baita. Aurreko urtean etxe bat egin zuten. Oporrak dituzten aldiro joaten dira herrira.
A02
Aitonarekin ikasi zuen euskara.
B02
Garia, garagarra, oloa, zalkea izaten zuten soroetan.
Hiru neska egon omen dira galdetzen lehen.
Nola esaten duen: Nik uste dut Iruñean bizi diren.
B03
Etxe hartakoak lehen ere kutxetagileak ziren, bere aita eta aitona. Beraiei buruz zenbait gauza. Etxe kontuak.
A07
Euskara ahazten ari zaio.
A08
Dantzan asko aritzen zen. Txapelketen bat ere irabazi zuen.
Duela zazpi urte ospitalean egon zen. Tratamendua eman zioten eta kilo zenbait irabazi zituenez, jadanik ezin du dantzarik egin.
A09
Berak aziendak izan ditu.
B02
Perpetuak kafea ere biltzen zutela esaten zuen.
B04
Bilurra: zumeaz egindako sokak.
B09
Samaniego medikuak min handia egiteko fama zuen. Pare bat kasu.
Bizkarreta-Gerendiainen bizi zen. Bizkarreta-Gerendiaingo etxeak. Herriko batzuei eta etxeen konponketei buruz.
B14
Orain lehen baino errespetu gutxiago dago pertsonen arteko tratamenduan.
Lehen idazkariari errespetu handia zitzaion.
A05
Ez zuten Igoara joateko ohiturarik. Ilarregi, Auza, Larraintzar, Alkotzera... joaten ziren.
Ni "aperretxia" naiz horretako (niri asko gustatzen zait hori).
Euskara batua eta euskara ezberdinak. Egozkue eta Leazkueko euskara Lantzeko euskararen antzekoa da.
A14
Katarro txar bat hartu du.
Bere izena Meltxor Bizkarrondo da Lopitxenea etxekoa.
B08
Orain istripuz jende asko hiltzen da. Auto istripuak. Olagueko errepidea. Zenbait errepideri buruz.
A07
Adina: 77 urte du.
Eskolan hasi arte ez zekien erdaraz. Ama bertakoa eta aita Beratsaingoa. Bi arreba zaharrenak gaztetan hil ziren. Anaia Gerran hil eta orain Juanita bere arreba eta bera besterik ez dira gelditzen.
Aitona Gaskue eta amona Lizasokoa ziren.
B07
Zenbait jenderen kontuak.
A12
Ez dago euskaldun askorik Urritzolan. Ultzamako herri euskaldunena Auza omen da.
Inguruko zenbait euskaldun.
"Egin bide dute obra".
A07
Berak hemeretzi biloba ditu.
Ez da jadanik abereekin ibiltzen. Lehen zenbait abere eta nekazal lan egiten zuen.
A08
Egindako grabaketen inguruan. Ilarregin nori grabatu zioten.
B03
Txantxa zenbait grabaketaren inguruan.
Bertan dagoen emakumeetako bat Berastegikoa da.
Hiztunak oso ongi du burua.
A04
Egin dituzten grabaketak eta nori egin lekiokeen gehiago galdetzen du.
A05
Apaizari omenaldia egin zioten.
B02
Euskararen egoera Ultzaman: gainbehera doa, zaharrek bakarrik egiten dute. Pixkanaka dena galduko da.
Behin Bilbon egon zen mendian nonbait eta euskara desberdinez hitz egiten zuen jende askorekin egon zen.
Biek ezagutzen duten gizon bati buruz ari dira.
A01
Bere senarrak Inozenzio zuen izena eta bertakoa zen. Etxeak Moña izena du. Inozenziok eta Felipek kutxetak egiten zituzten. Gero Felipe Ameriketara joan zen.
Ezpela astoarekin eramaten zuten Sakarte eta Aurizberri aldetik. Markosek ere egiten zituen kutxetak.
A06
Iskinak gorriak zituen etxe batek leiho bat zuen non liberal eta karlistak askotan egon ziren. Baina kendu egin zuten.
Txokolategi bat zegoen baina hori ere erortzen utzi zuten.
A02
Ikertzaileen helburua zein den galdetzen diete.
A05
Baztandarrekin ibili zen lanean.
Gerra baino lehen zeuden festak.
Ez dute gogoratzen euskal kanturik edo asmakizunik.
A07
Ba omen dago kanta bat euskara eta erdaraz dena gitarrarekin jotzekoa.
Espartzakoek zer fama duten galdetzen die.
Gaztelaniaz hasten dira Gerra aurretik herria nola zegoen esaten.
Hiztunak esaten du gaur egun ez dela bertako euskara erakusten. Erronkariko euskara ikasteko liburuaren aipamena egiten dute.
Aurreko egunean, eguneko hiztunaren anaiarekin egon ziren hizketan. Beraien lanarekin zer egiten duten azaltzen die eta adina galdetu. Etxearen izena Maizterra da.
Agurra.
B09
Garraldan Joanes Iriartekoaren istorioa kontatu zieten eta ea bertan ez dagoen horrelako konturik galdetzen die: erdi euskara erdi erdarazko esaera bat esaten diote.
B10
Beraientzat euskararik errazena zein den galdetzen die.
B12
Lehen orain baino gehiago etortzen zen jendea Frantziatik familiara. Mendira harrobian aritzera.
B18
Herrian bertan eta ingurukoetan dauden euskaldunak.
A05
Ohiturak oso ezberdinak dira orain.
Zenbait pertsonari buruz.
A05
Muskildarako bidea. Aspaldian ez da joan oinez. Semeak noizean behin eramaten du kotxez. Malda hori oso gaiztoa da jende zaharrarentzat, oso pikoa baita. Ikertzailearen ibilbidea. Hiztuna beldur da ez ote dion norbaitek barre eginen grabaketan jasotakoari.
A07
Bidaia gutxi. Zura komunaletik eta oihan partikularretatik ateratzen da. Irati ibarraren komunala da. Herriko beste euskaldunak. Gaztaroan lan asko eta dibertsio gutxi.
A03
Aldakan artrosia dauka.
A04
Abaurregainean zegoela, nagusiek siesta egiten zutenean, zizen bila joaten zen karabinero baten alabarekin. Ez du antzinako otoitzik edo kantu zaharrik gogoratzen hau baizik: "ogi zerutik etorria zu zera gure poz guzia". Gauzak, eta euskara bera ere, ahazten dira erabiltzen ez badira. Ez du nahi argazkirik egin diezaioten, itsusi ageri dela iruditzen zaiolako.
A01
Jaiak dira. Eguaraldiak hoztu du egun hauetan. Baratzean ez da guztia sortzen. Atentatua izan da Bartzelonan hildako eta zauritu askorekin. Politika gauza itsusia da. Alderdi politiko gehiegi daude. Margaret Thatcher. Telebista hondaturik dago. Telefonoaren faktura erreklamatu zuten. Biek kobratzen dute erretiroa baina gutxi da. Agintariek dirusariak berdindu behar dituztela erraten dute baina ez dute egiten. Agintariek asko kobratzen dute. Iloba Lesakan du, erizain laguntzaile, aldi baterako kontratu batekin. Lanpostu batzuetan euskara beharrezkoa da. Erizainak eta laguntzaileak beharrezkoak dira ospitaletan baina ez dute hartzen inor behin betiko kontratupean. Jende guztiak ikasketak ditu eta gero lana aurkitu ezinean dabil.
A07
Ez du kotxea gidatzeko karneta, gaztea zelarik ez zen kotxerik. Orain gaztea balitz karneta aterako luke, eta nahi duen lekura joanen litzateke bere kotxearekin.
A02
Orain ez du aziendarik. Lehenago hiru behi, bi aretxe eta zaldi bat zituen, baina denak kendu zituen. Bakarrik bizi da etxean eta gaur urteak betetzen ditu.
A07
Baratzeko lana. Sukaldeko gortinak belztu dira kearengatik. Etxean ezarri berri duten zurubia hautsi da eta erreklamazioa egin dute. Orbarako Maixterrena etxea konpondu berri dute eta antzeko zurubia ezarri dute.
A09
Ikertzailearen kotxea hondaturik dago eta beste bat utzi diote. Kotxea konpontzea oso garestia da.
A02
BUKATU GABE DAGO. Etxeko sua. Bazkaria beheko suan prestatzen du, gero itzaltzen du eta afaria gaseko sukaldean prestatzen du egurra ez gastatzeagatik 548 €, 80.000 pzta., egurra etxera ekartzeagatik 2000 pzta.
A01
Martutenen Abaurregaineko emakume euskaldun bat bizi da, hiztunak harengana jotzea gomendatzen dio ikertzaileari.
A08
Ikertzailearen ibilera Zaraitzun barrena. Donostiako jendeari oihanean ibiltzea gustatzen zaio. Iruñerako autobusak. Aria oso herri euskalduna da. Aezkoako herri guztietako euskara berdina da. Oiloa, oilasko, behiak, ardiak, ahuntzak, eta akerra hitzak.
A01
Negu gogorra egin du aurten.
Herrian egon da beti, etxe batetik bestera aldatu zen ezkondu zenean.
Soldaduska Zaragozan eta Iruñean egin zuen.
A03
Donostia ezagutzen du eta oso desberdina da. Lesakan arreba bat du.
Eguraldia neguan gogorra da.
A06
Amona ia oso zahartuta dago.
(10.15") Patata ateratzen dute lurretik.
A08
Badute txakur bat ardiekin ibiltzeko.
Tabernarik ez dago.
A16
Donostiari buruz ari dira.
"Mina" hitzaren inguruan.
A20
Bi pakete zigarro erretzen du egunean.
Hilabetean pentsuan gastatzen dutena.
A08
Grabaketa nork entzun behar duen. Herrian ez dago ostaturik. Herriz herri euskaldunen bila ikerlearen ibilera. Uztargile gipuzkoarra ibiltzen zen herrian. Behien lanak. Ez dago tirabira politikorik herrian. Herrian ez dago apaizik, igandeetan Iruñetik datorren apaiz batek ematen du meza. 40 lagun inguru bizi dira herrian. Herriak hutsik gelditzen ari dira.
A03
Ikazkintzan aritzeaz gain, segatzen ere aritu zen. Gero berriz hasi zen ikatz egiten. Txondor txiki bat egin zuen haurrei erakusteko.
A11
Errota moduko zerbait dago, harriak ateratzeko.
Hau da azken errota Irisarrin.
Besteak bezalako lana zen, baina ezagunak ziren herrian irina funtsezkoa baitzen.
A13
Naza hustu eta errota gelditu egin du. Beste errotarako emaria ireki du.
Etxea bertan zuten.
Gerra garaian kontrolak zituzten.
Beste errotek duela asko utzi zioten lan egiteari eta bereak duela hamabost urte. Beste inork ez daki erabiltzen, beraz berarekin batera itxiko da. Errota guztiak ari dira ixten poliki-poliki.
Agurra eta eskerrak.
A01
Aurkezpena: Aita Iratzederrek hitz egingo du Aita Lertxundiri buruz.
(02:15") Aita Lertxundi Ziburukoa zen. Bere aita Oriokoa eta ama Azkaindarra zen. Bi familietako (aita Lertxundirena eta Aita Iratzederrena) birramonak senideak ziren.
Hemezortzi urte zituela erabaki zuen Lertxundik apaiztea. Jerusalemera bidali zuten eta bertan eman zituen sei urte. Jadanik musikaria zen. Hango kantu zaharrak ikertu egin zituen.
1939an itzuli zen. Hemen ere euskal kantuak biltzen hasi zen herriz-herri. 1947an Kantikak bere liburu handia argitaratu zuen. Berriro ere Jerusalemera joan eta han eman zituen bost urte. Itzuli zenean Pasioa egin zuen.
A03
Euskal kantuekin egiteko zegoen lanari buruz Iratzederrek idatzitako eskutitzari Lertxundiren erantzuna.
A08
Armonizazioak egiten bazituen ere, ahots batekoak nahiago zituen. Herriak ahots batez abesten zuen eta berak beti zuen herria gogoan.
1967an Zumarragan elizgizonen biltzarre handia egon zen. Aita Lertxundik ordurako urte osorako eliz-liburua eta kantuak eginda zituen. Baina lan hauek alde batera utziz, hasi ziren haiek euskaratze-lanean, gero berak egindako zenbait kantu hartu bazituzten ere. Hegoaldekoek ez zuten beraiek egindako lana baloratzen jakin.
A10
Lertxundik 1947an kantu berriak entzutean idatzi zuena.
(32:00") Elizako abestia.
(33:13") Kantu berriak entzutean idatzitakoaren jarraipena.
A05
Maurice Paponen aferaren inguruan (frantsesez).
A01
Aurkezpena.
(03:10") Ostatuan beti zegoen jendea. Orduan ardoa eta limonada besterik ez zegoen. Gazteak kantatzen aritzen ziren.
A07
Oraingo haurrek hasieratik dute dirua eta nahi duten guztia.
Ez da inoiz egindakoaz lotsatu behar, bizitakoa bizita dago eta irri egin behar da.
(44:20") Agurra.
A03
Martin oso dantzari ona zen. Sariren bat ere irabazi zuen. Faustinorekin batera joan zen Bartzelonara. Zuberotar dantzak ere ikasi zituen. Hogeita hiru urte zituela apendizitisaren ondorioz hil zen.
A01
Sarako Ametsa etxean bizi da Manex. Kantu eta bertso asko idatzi izan ditu.
(01:48") Saran bertan jaio zen 1917an. Lau anaia eta arreba bat ziren eta bera bakarrik bizi da. Aita zurgina zen eta ama etxekoandrea. Sarako eskolan egon zen hamabi urtetan utzi zuen arte. Ziurtagiria jaso zuen eta Donibanera eraman zuen amak. Han lanean utzi zuen. Gogorra zen baina euskaldunak horretara ohituta zeuden. Hemezortzi urte zituela marinan sartu zen hiru urtetarako.
(05:50") Parisen bizi zen eta bertako gazte batekin ezkondu zen. Hori du pena. Semeak ez daki euskara eta hori barkaezina da euskaldun baten semea izanik.
A03
Ehun bat bertso ditu eginda. Bera lagunek agertu dute, berak berarentzat idatzita zituen. Tristea da gazteek euskararik eta Euskal Herriko gauzarik ez jakitea, baina are gehiago helduek interesik ez izatea. Hori dela eta, pena merezi du zerbaitetan saiatzea.
Atera zituen lehenengo bertsoak: Mirandan preso zeudenean hango bizitza azaltzeko hamar bertso egin zituen. Nola kaleratu ziren kontatzen du.
A07
Orain dituen lagunak. Erizain zenbaitek badakite euskaraz. Berdin irakurtzen du euskaraz zein frantsesez. Hobe ulertzen du zuberotarrez euskara batua baino. Badu kultur gosea.
Berak ez du musikarik jotzen baina dantzaria zen. Gaur egun dantza taldeetan gehienak neskak dira. Bere dantza irakaslea. Pastorala eta jaien inguruan.
Maulen frantsesa, euskara eta gaztelera entzuten ziren, bertako lantegietan espainiar asko aritzen baitziren lanean.
(45:50") Agurra.
A05
Garaioan jubilatuentzat prestatu duten afarira joateko deia. Aiton-amona zaharrenei omenaldia egingo diete eta musika egongo da.
A06
Irratiko bilera eta kide egiteko deia.
A17
Asteburuan istripu bat egon omen da eta mutil gazte bat hil.
A18
Belarretan laguntzeko jendea behar da eta ez da jenderik ateratzen.
Bihar hasten dira emakumeentzat ikastaroak. Azkeneko deia. Jenderik ez balego Ezkarozera eramango dute.
A20
Eguraldi ona egiten duenean dena politago dago. Eguraldi onarekin batera etxeko jakiak hasten dira.
B04
Joseba hurrengo igandean aterako da.
Agurra.
B05
Joseba atera zen eta oporretan omen dago.
B07
Sarrera moduan ari dira hitz egiten.
Irratiaren eguna: opari bat eman behar zioten Reginari eta semeak hartu behar izan zuen, Regina, beste behin, joan ez zelako.
B09
Igandean Aberri eguna izango da Iruñean. Luzaiden ere arratsaldean festa polita egingo dute.
Ikastaroak ere hurrengo astean hasten dira.
Josebak jadanik lana du Iruñean.
Agurra.
B10
Eguraldiaz hitz egiten hasten dute elkarrizketa. Oso arraroa da apiril on bat ikustea.
(24.10") Mus txapelketari buruz: Karmele ari da parte hartzen. Hurrengo igandean Orbarakoekin aritzea tokatzen zaio. Gero bailara bakoitzeko irabazleek elkarren kontra jokatu beharko dute.
B11
Bertsolaritza kurtso bat hasi da umeentzat.
Agurra.
B05
Bilobari egiten dizkiote bere bizitzari buruzko galderak: non jaio eta bizi, lana, Iparraldekoekin harremanik izan ote duten.
A03
Honoria Aribe, Abaurregaina, Iruñea eta Burlatan ere bizi izan da. Oroitzapen goxoenak Aribekoak dira, umeak hazten. Beraien etxea oso leku berezia zen "lagun maitea", ateak beti irekiak zeuden.
B03
Gaixo egonik oso ongi zaintzen dute.
Bailarakoei desio onak ematen dizkie.
B04
Igeri egitera doazen haurrei galdera desberdinak egiten dizkie igeriketa eta egiten dituzten beste ekintza desberdinei buruz.
Abesti "Maritxu nora zoaz" (19.55"-20.42")
A04
Hamahiru urtez egon zen hotelean lan egiten, ezkongabea zenean. Behin ezkondu eta gero etxean josten zuen. Josten nola ikasi zuen.
A05
Gaztea zenean Arian bazegoen dantzaldia baina neskek ez zuten jairik egiten edo herrietako jaietara joaten.
Garraldako Goiburu etxean denda eta ostatua zuten eta bertara joan zen bera lanera. Han ezagutu zuen bere senarra.
A06
Erretiratuek lanik egin gabe dirua jasotzeaz pozik dago, nahiko lan egin baitzuten. Bere bizitzarekin pozik dago eta bere kabuz baliatzeko gai da.
Arrosarioa hildakoengatik errezatzen dute.
Agurra eta eskerrak.
B01
Gauez ateratzen baziren ere, hurrengo egunean lanera joan behar zuten.
B03
Jaietan denekin aritzen zen dantzan bera ere.
Lehen jende gehiago bizi zen herrian. Familiak handiagoak ziren hamar-hamabi seme ere izaten zituztelarik.
B02
Berrogei urterekin ezkondu zen. Aberastu arte itxoin nahi zuten baina ez ziren inoiz aberastu.
Lanean jarraitzen du hobeki sentitzen delako. Bera da baratza daramana.
B06
Bera gurasorik gabe gelditu zen txikitan. Sei anai-arreba ziren.
Garralda erabat erre zen 1898.ean.
Gaztea zenean ez zuen denbora gehiegirik izan jolasteko ezta jaietarako ere, lan egin behar baitzuen. Soldaduskatik etortzean izan zuen bai jai egiteko aukera.
A02
Ameriketara joan baino lehen kontrabandoan ibili zen. Jubilatuen bidaietan ongi pasatu du. Fiteroko balnearioko egonaldia oso atsegina izan zen. Etxeko lanetan pixka bat laguntzen du, baina orain ezin da joan zizen bila lehen bezala. Ostatuetan askari edota afari onak egitea gustatzen zaio.
A05
Eskolako egungo kontuak. Behiak atera eta sartu. Ez dute Irati Irratia entzuten. Iñaki Camino aezkera aztertzen ari da.
B01
Irati Irratiko ohiko programazioa: haur bat kantatzen; legatza labean egiteko errezeta; mazapana egiteko errezeta. Itoizko urtegiaren kontrako ekitaldiak.
A07
Bere bilobak intsumiso direlako pozik dago, bakezaleak direlako.
Itoizko urtegia ez egitearen alde dago.
Oraingo gazteak beraiek baino hobeak direla uste du. Bera gazte zenean istiluak zituzten. Errepublika sartu zen eta bakoitzak alde batera jotzen zuen. Itxaropena du gazteengan. Beraiek bazuten fedea erlijioan, baina beldurra zen gehienbat. Ez da erraza bere adinean gazteria den moduan onartzea.
Agurra eta eskerrak.
A01
Bere izena eta etxearen izena.
Afaria eta dantzatzeko modua aldatu dira. Gau hartan afaldu zutena.
Bera sei urtetan hasi zen artzain eta gero Iratin aritu zen lanean. Mandazain gisa aritu zen sei mandoekin ikatza garraiatzen.
Hiru urtetan egon zen Gerran Espainia, Ceuta eta Tetuanen. Gero Madrilen ere bai. Zezenak zituen eta Gobernuak eskatu zion uzteko eta Madrilera joan zen bera ere.
Herrira bueltatzean, ezkondu egin zen. Etxe berria egin eta borda bat ere bai.
Parisen ere egon da.
B07
Beraien gazte denboran oraingo gazteek baino hobeki pasatzen zuten. Poztasun gehiagoz, txistuka, abestuz aziendekin lanean ari zirenean ere.
Agurra eta eskerrak.
A04
Norbait askotan joaten da xakean jolastera. Berak bakarrik ikasi du jolasten inoren eta liburuen laguntzarik gabe.
A01
Luzaidekoak bere eskualdeko lurrak hesitzen ari dira baigorriar kabaladunak sar ez daitezen. Hauen gehiegizko erabiltzeaz kexatzen da.
A03
Oso erlijiotsuak ziren. Ermitetara joaten ziren, baina ez erromerian, errogatiban baizik. Opila eramaten zuten mezatara eskaintzari. Meza latinez zen eta sermoia euskaraz. Zenbait familia aberats bizi zen Aldatzen neskame batzuk zituztenak. Igandeetan gizonak musean aritzen ziren tabernan. Automobil bat lehen aldiz ikusi zutenean harritu ziren zuen indarrarekin. Senarra gerrara joatetik libratu zen Iruñean idazkari ezagun batek etxera bidali zuelako. Orain bizitza hobea da gaztetan baino. Gaurko gazteak alaiago bizi dira lehengoak baino.
A04
Sortzez Etxebertzeko bordakoa da. Anaia zaharraren heriotza: Bordan kukuso asko zeuden eta horregatik anaia kanpoan egiten zuen lo. Han nonbait hoztu zen eta birika minak jota hil zen. Gaixorik egon arren ez zen arrenkuratzen, lotsatzen bide zelako. Hiztunak urrezko ezteiak ospatu ditu berriki.
A01
Norbait pianoa jotzen ari da.
(15:00") Etxean zegoen jendeak egin duena eta egiten ari dena.
(19:00") Jaten ari direnari buruz.
B02
Erratzuko Etxebeltz elkarteak antolatutako ekitaldiak:
Emigrazioari buruzko hitzaldia. Mikel Aranburu eta Alberto Aldai egon ziren hizketan.
Margo-txapelketan hamasei pertsonak hartu zuten parte, bi haur barne. Lehenengo saria Javier Igoak, lesakarra, jaso zuen eta bigarrena, Paz Unkianok, hernaniarra. Epaimahaikideak.
Mikologiari buruzko hitzaldia izango dute hurrengo larunbatean, hizlaria, Xabier Lazkibar, Arantzadiko kidea, izango delarik.
Igandean, "Pequeño Teatro" taldeak obra bat antzeztuko du.
Margo-lehiaketa izan ezik, beste guztia euskaraz izan da.
B03
Gimnasia egiten hasi dira berriz ere. Aurten ez da gizonik joaten.
(25:20") Arraiozko zubian istripua egon zen. Ez zen zauritu larririk egon.
Frontoia egiten ari dira.
Txistea.
(30:00") Elizondoko feriari buruz.
A05
Herrian meza eta arrosarioa ondoren elkartzen ziren gehien. Osabak arratsaldean ematen zuen meza eta gero gelditzen ziren solasean.
Ezkondu zenean Irurtzunera joan zen bizitzera.
Herria eta Irurtzun arteko desberdintasunak.
Ezkondu eta geroko bizimoduaren desberdintasunak.
A01
Gero eta jende gutxiago joaten da mezatara .
(02:00") Eguraldi kaskarra dago eta udaberria atzeratuta dago. Bizimodua asko aldatu da. Hizketan lasai aritzeko jenderik ere ez da aurkitzen.
Lehen maiatzerako gereziak jan egiten ziren.
(05:30") Herriko zenbaiti buruz.
(12:05") Eskolako lanen inguruan: grabaketa, hogeita bost barazki mota bildu behar, lore eta guzti.
A02
Txertaketak nola egiten zituzten. Behi kaka eta oihalez inguratzen zituzten zuhaitzak.
(17:45") Ohiturak eta gauzak egiteko moduak ahaztu egiten dira. Dena aldatu egin da.
A03
Bere ahizpek ikasi egiten zuten eta bat Ingalaterrara joan zen eta bertan ezkondu zen. Eta bestea New Yorkera joan zen. Bera ateratzeko beldurrez zegoen eta espainiar batekin ezkondu zen. Asko aldatu zen bere bizitza. Hogei urte baino gehiagoz bizi izan da Aurizberrin, eta orain bertakoa balitz bezala finkaturik dago.
A07
Kartak ere gustuko ditu, baina alabagatik egiten du batez ere. Bere zaletasuna liburuak dira.
B03
Arnegi nahiago du Aurizberri baino, bere sorlekua da eta.
Donibaneko Garaziko astelehenetako merkatua.
A05
Bere adinari buruz ari dira.
B01
Gaztetako bizimodua eta kontuak: Sanferminetako kontua, argirik ere ez zuten erabiltzen.
B02
Denek ezagutzen duten norbaiti buruz hitz egiten dute.
A01
Lehen Ustaritze Lapurdiko hiri nagusia zen, eta orain Baiona bada ere, beti izan da han kultur kutsua.
Nafarroa ezagutu nahi zuen eta bere ahizparekin bidaiatzen hasi zen. Zenbat eta gehiago ezagutu, orduan eta gehiago maite zuen Nafarroa. Barandiaranen lagunak ziren eta lan bat egiteko esan zien. Aezkoako Ariari buruz egin zuten, eta Garaioan gelditzen ziren. Bai berak eta baita bere ahizpak ere Auritzeko senarra hartu zuten. Bera ezkondu zenean hogeitabost urte zituen, eta Iruñera joan zen bizitzera.
A03
Bere familiakoak beti ibili izan dira kanpoan. Baina bere herrian beti izan dira laborari eta errotariak.
Ama Donostian eta aita Filipinetan jaio baziren ere, beti izan dira oso euskaldunak.
A05
Auritzen ere egon da. Bertan ere egiten da euskara. Badago iparraldeko emakume bat ezkondu zena eta bertan bizi dena. Bere ahizpa ere han bizi da, senarraren ama bezala, nahiz eta Baztandarra izan.
Bera itzultzailea da. Baina euskararekin beste hizkuntzekin baino gehiago kostatzen zaio.
Bere ustetan familia da gauzarik inportanteena, eta gurasoek seme-alabei eman diezaieketena beste inork ezin diela eman uste duenez, bera etxekoandrea da.
A01
Beste zenbait jenderi buruz hitz egiten dute.
A01
Beste zenbait jenderi buruzko kontuak.
A01
Herrian zoriontsua ez zen eta Bartzelonara joan zen gazte bati eta bere familiari buruz.
A03
Familiari buruz. Anaia-arrebak.
Antonio Errementaneara joan zen morroi eta familia ahrekin hazi zen neskarekin ezkondu zen. Emaztea operatu eta gero berriro etxera joan zenean, komunean erori eta hil egin zen.
Feliziano, Emilio, Hilarioren eta hauen andreen eta lanen istorioak.
Anaiarik gazteena seminariora joan zen hogeita bat urte bete zituenean. Seminarioko kontaerak.
B01
Ama zazpi urterekin neskame etorri zen. Egon zen etxeko andreak gangrena hartu zuen hanka batean, eta moztu behar ziotela esan ziotenean, nahiago zuela hil esan zuen. Emakume hura hil egin zen eta bere amak hazi behar izan zituen hamar haurrak. Etxe hartan egon zen hemeretzi urtetan ezkondu zen arte.
Bere senarraren gurasoek morroi eta neskame bana zituzten; baina lagundu beharrean gaiztakerietan ibili ziren eta ezer gabe utzi zituzten.
Familiaren istorio gehiago.
Osabak Ameriketara joan ziren 1930ean. Gerra zetorrela eta, ilobak beraiekin eraman nahi izan zituzten Ameriketara. Baina ez zituzten gurasoak bakarrik utzi nahi izan eta baten bat hemen gelditu zen. Hango eta hemengo familiako kontuak.
Senideen senar-emazteak.
A01
Satrustegi Euskaltzaindian sartu zeneko hitzaldia.
(49:40") Abestia.
A03
Hamasei urte ditu eta euskara ikasi zuen. Soinua jotzen du eta badakizki Luzaideko dantzak. Badu Luzaiden irabazitako sari bat .
A03
Albisturrenean gizonik gabe bizi ziren. Familia hari buruz hizketan. Etxe hartatik pasatu ziren gizonen gainean.
Etxolan hil zen gizon bati eta bere hiletari buruz.
B04
Denek ezagutzen duten zenbait jenderi buruz ari dira.
Etxeen izenak aldatzeko ohitura berria.
Adina eta osasuna.
A01
Bere buruaren aurkezpena. Musika eta txistua nola ikasi zituen. Hogeita lau urtetan ezkondu eta gurasoek zuten ostatua berak hartu zuen. Seme eta alaba bat ditu eta bi iloba.
(03.35") Sarako jende gehiena laborantzatik bizi da. Ondasun txikia dutenez, seme-alabek kanpoan, lantegietan lan egiten dute.
A04
Ataunen joan zen eskolara. Maisua ere herrikoa zen eta hark ere ez zekien gauza handirik. Adinekoa zen eta ez zuen metodologia zehatzik, baina bihotz handikoa zen. Abertzalea zen. Euskaraz hitz egiten zien beti. Gerokoek, berriz, euskara hitz egitea debekatzen zieten.
Gero seminariora joan zen Donostiara eta bertan hamabi urte eman zituen. Hasieran gogorra zen berak euskara besterik ez zekielako. Hogeita lau urte zituela aurrera jarraitzea erabaki zuen. Ikastea gustoko zuen eta Parisera joan zen. Filosofia eta soziologia ikasi eta Euskal Herriko arazo abertzalari buruzko tesia egin du. Geroztik Baionan bizi da.
(20.40") Aita gurea euskaraz.
A01
Izena, adina, nola bizi den, duela lau urte eman zion infartua, etab. Zenbait jenderi buruz.
A02
Laffitek Azkue nola ezagutu zuen. Berarentzat egin zituen lanak. Azkueri buruzko iritzia: frantsesa erabat ez menperatzeak ekarri zituen akatsak, ez zen hizkuntzalaria. Baina asko zor diogu. Batzuetan azkarregi egin nahi izaten zuen lana.
Pertsona bezala nolakoa zen: sinplea zen eta diru arazoak bazituen ere, ez zen batere berekoia.
Berak ezagutu zuenean jada zahartuta zegoen. Gramatika gaiak jorratzen zirenean piztu egiten zen eta memoria ona zuen. Bere munduan murgilduta zebilen.
A02
Iruñeko toponimiari buruzko liburuaren aurkezpena.
A02
Miguel Sanzek egindako adierazpenei eta Euskal Herria Irratiari 1990.ean lizentzia ukatu eta gero jarritako errekurtsoaren erantzunari buruz egindako prentsaurrekoa.
A01
Bera eta bere senarraren aurkezpena. Bera Mezkirizkoa eta senarra Iruritakoa dira.
Bere senarra nola ezagutu zuen, Bozaten bizi zen izeba baten bitartez.
Iruritan hamabi urtez bizi izan zen, Iruñean hiru edo lau urtez, eta gainontzekoak Mezkiritzen.
A01
Mezkiritzeko eta Iruritako euskarak.
Ferminek bere izena eta adina esaten ditu.
A01
Mezkiritzeko eta Iruritako euskarak.
Ferminek bere izena eta adina esaten ditu.
A09
Martin Lorenzo etxea zen Ferminena. Baina erori egin zen.
Hori baino lehen ama eta arreba hil ziren. Amak besteentzat arropa garbitzen lan egiten zuen.
Bere aita oso langile ona zen eta Perpetuaren aitarekin ibili zen lanean. Azkenean burua galdu zuen.
Ferminek alaba bakarra du.
Ezkondu eta geroko bizimoduaren inguruan.
B14
Egurretan ere aritu da, baina uztai egiten ez.
A01
Hiru seme-alaba izan ditu. Felipe, seme gazteena, ezkonduta dago eta alaba bat du.
Etxearen izena Adamenea da.
Herriko bizilagun zaharrenak.
Herria monja batzuek fundatu omen zuten.
Lehen iturririk ez zegoen eta amerikano batek jarri egin zuen. Orain etxeetako ura Lasturretik eramaten da.
A08
Abestiak ikasi zituenean hogeita sei urte zituen. Orain laurogeita zortzi ditu.
A10
Sorteoa egiten zuten soldadu nor joango zen jakiteko. 1912.an derrigorrezkoa jarri zuten soldaduska.
Gero etxeko lanetan aritu zen, laborantzan.
Ez zuten kontrabando askorik egiten.
A11
Gurasoak kontsolatzeagatik itzuli zen Ameriketatik.
Etxea berritu egin zuten. Zenbat kobratzen zuen gremio bakoitzeko langileak eguneko.
Bizitza gogorra zen orduan ez baitzegoen batere makinarik ere.
Behi motak. Zaldiak. Gehiago irabazten zen aziendekin lurrarekin baino.
Kontrabandoarekin dirua ateratzen zuen jendeak.
"Brabana" eta laia. Berak bi baratza laiatu ditu aurten.
A07
Semeak ikatza egitera joaten ziren.
A10
Eloi Iriarte du etxeak izena.
Estefania Abaurrepean jaio zen. Berak txikitatik ikasi du euskaraz amarekin.
Bere aita zurgina zen eta bere semeak orain ere zurginak dira.
A12
Abaurrepetik Agoitzera joan ziren. Semeak zurgin sartu ziren fabrikan baina bere kabuz lan egin nahi zuten. Seme zaharrena gizon batekin hasi zen laguntzaile gisa Erron eta azkenean tailerra erosi egin zuen. Orduan joan ziren denak hara bizitzera.
A12
Burunda ibarreko herrien sailak non zeuden. Herrietako txabolen artean desberdintasunik ba ote zegoen: denak antzekoak ziren, hasieran txar-txarrak, gero hobetuz joan ziren.
A06
San Urbanorenganako debozioa zuten eta Gaskuera joaten ziren. Erreuma sendatzen omen zuen eta maiatzaren 25ean jai bat egiten zen. Bera ez zen joaten, eliza inauguratu zutenean egon zen bakarrik.
B08
Egun batean esan zioten ez zela ausartuko beraiekin joaten baba biltzera hurrengo egunean, eta noski joan zen. Eta itzultzerakoan jateko ezer ere ez zegoen eginda. Aiton-amonek ezer egin ez zuten eta.
Telefono publikoa zuten etxean.
Bazkaria egin, denek bazkaldu eta dena jaso ondoren, patata biltzen gelditzen zen bera bakarrik.
Etxekoandre zaharrarekin izandako gertaerak.
A01
Bere gurasoak euskaldunak ziren, biak Urdiaingoak. Baina bere amaren gurasoak Ameskoarrak ziren. Haiek ez zekiten euskararik. Berak ordea, erdara ikasi zuen, amaren lehengusuak, Ameskoakoak, sarritan bisitan joaten zirelako. Baina Urdiaingo jendeak ez zekien erdararik eta eskolan hasten zenean ikasten zuen.
Maisua ona zen eta erretiratu zenean, bere zerbitzuaren truke zerbait eskaintzera joan zirenean, berak urtean 200 pezeta besterik ez zuen eskatu.
(03:25") Jai handietan herri osoan zehar eske ibiltzen ziren danbolinjoleak, eske ibiltzen ziren etxez-etxe. Udaletxeko elekzioak galtzean bota egin zuten danbolina. Ordurako Migel Joxek bazekien txistua jotzen. Bi urtetan ahaztu egiten dira gauzak eta gero denak pozik beste honekin.
A02
Elbarrientzat oporretan joateko programa. Aukera ezberdinak dituzte: Italia, Paris eta Benidorm. Bakarrik edo laguntzailearekin joan daitezke. Koordinatzaileak berak antolatzen ditu.
Insersok adineko jendearentzat oporretarako programa antolatu du. Nafar Gobernuak, berriz, balnearioetan egonaldiak antolatzen ditu.
Insersoko bidaietarako lekua eskatzeko prozesua aldatu egin da.
(22:50") Albisteak.
A01
Iruritako "Adoración Nocturna"-ren 50. urteurrenaren ospakizuna.
A03
Aita Polikarporen sermoien argitarapena: Hitz lauzko lanak (Baztanera). Bere bizitza: ikasketak, lanak, bidaiak.
A01
Kontratu askotan aurkitzen dira gehiegizko klausulak. Adibideak: telefonikako kontratuak, dendetan itzultzeko eskubidea ukatzen duten klausulak, pisu erosketetako kontratuetan...
1994tik indarrean dagoen legea eta zenbait adibide: desoreka sortzen dutenak, gehiegizko penalizazizoa dutenak, dendariari prezioa aldatzeko baimena ematen diotenak...
Bere ustez, kontratu bat sinatzeko orduan jendeak ez die behar bezalako arreta ipintzen klausula hauei.
Garrantzitsuena jendeak gehiegikeria hauen aurrean defendatzen gaituen lege bat dagoela jakitea da.
A02
Manuel hogeita hamasei urtez egon zen baserrian. Baserri txarra zen eta Doneztebera joan zen lanera.
Agustin, hogei urterekin soldadu joan zen arte, baserrian bizi izan zen. Santanderren egon zen soldadutza egiten, ongi pasatu zuen. Itzulitakoan aizkora hartuta Iratira eta gero Frantziara joan zen lanera. Gero fabrikan sartu zen. Ezkongabea da.
Margarita hamalau urterekin atera zen neskame lanera, Donezteben. Gero hara joan zen bizitzera.
Felipe hogeita zortzi urtez egon zen etxean. Orduan ezkondu zen eta Donezteben denda ireki zuten. Ezkondu arte, mendian egon zen lanean.
A12
Margaritak goizean zazpi kilometro oinez egiten ditu. Gero etxeko lanak egiten ditu eta lasai bizi dira.
Agustinek baratzea du eta bertan eta paseoetan ibiltzen da.
(74:00") Arkupek ez du udaletxeekin traturik egiten. Bere lokalaren erdia Nafarroako Gobernuak ordaindu zuen eta beste erdia beraiek.
Agurra eta eskerrak.
A07
Han mozkor gidatzeagatik isunak gogorragoak dira hemen baino.
Anitzeko jaien eta elkarteari buruz. Han ere, zenbait tokitan, elkartzen dira euskaldunak afaldu eta musean jolasteko. Beti hemengo kontuen gainean hitz egiten dute.
Agurra.
A03
Gose greban dauden hogeita zortzi alkateek ur-poteoak egiten dituzte, herriak hor daudela ikus ditzan.
Donostiara joan dira presoak bisitatzera baina zenbait arazo izan dituzte ertzantzarekin. Lehenengo ospitalean zeuden presoak ikusten egon dira eta gero Martuteneko espetxera joan dira. Bertan txistua jotzen eta abesten aritu dira eta presoak leihoetara irten dira. Baina emakumeak dauden aldera joan direnean, ertzantza agertu da eta Lezoko alkatea atxilotuta eraman dute. Besteak denuntzia jartzera joan dira eta askatu egin dute.
Bueltatu dira eta giroz aldatzeko, ur-poteoa egitera atera dira Altsasun.
Gose-greban jarraituko dute alkateek larunbata arte.
A01
Baztan eta Zugarramurdiren artean badago eztabaida, berrogeita hamazortzi baserri eta lur komunal batzuk, batzuenak edo besteenak ote diren. Hiztuna Zugarramurdikoa sentitzen da, bertan ere joan zen eskolara, baina berak badaki baztandarra dela.
Eskerrak eta agurra.
A02
(10:15") Bertiz oihana Europako basoen zerrendan sartzea nahi zuten eta horretarako urtetan batere esku sartzerik ez izanaren eskaera bete behar du. Hau dela eta, baso horretan garbiketa egin nahi izatearen aurkako jarrera erakusten diote Nafarroako Gobernuari.
A03
UEMAko udalek ez dute erdararen kontrako jarrerarik, erabili behar dutenean egiten dute, baina euskaraz funtzionatu nahi dute. Eremu euskaldunean daude eta askotan, kontrako egoera aurkitzen dute: euskaraz zerbitzua jaso nahia eta ezina.
Aurtengo UEMAren eguna Zeanurin izango da. Egitaraua hau da: ekitaldi ofiziala, musika, herri kirolak, herri bazkaria, pailazoak, erromeria, etab.
A04
Bidesariak kentzeko arrazoiak.
Nafarroa zeharkatuko duen errepidearen inguruan.
Durango-Zarautz mendi martxa.
A01
Produktuek bere aktibitatea galtzen dute.
A02
Sal-erosketa iragarkiak.
A01
(03:35") Aste honetan Xorroxin Irratia ikastolan egongo da. Gaur 4. mailako haurrak arituko dira. Bakoitzak bere burua aurkezten du.
(12:10") Ekintzen egutegia: Santa Agata, Orakundea, Inauteriak...
Etxeko animaliak zaintzeko iradokizunak.
Txisteak.
Abestia.
B01
Zorionak.
(17:40") Lehiaketa: asmakizunak.
A04
Zorion emateak abestiak dedikatuz.